|
|
Enpresetan, administrazio publikoetan, kultur eragileetan, kirol taldeetan eta denetariko elkarteetan hamaika zalantza sortzen zaizkigu komunikazio publikoa egiterakoan euskarari toki egokia emateko orduan. Zer egin sare sozialetan? Nola prestatu eledunak? Nola kudeatu hizkuntzak ekitaldi handietan? Zein irizpide erabili hedabideekin? Jendaurrean Erabili proiektuan urte luzetan jardun dugu hainbat erakundek gai honetan ditugun esperientziak partekatzen eta elkarrengandik ikasten. Orain, ibilbide horretan pilatutako ezagutza tresna praktiko bihurtu dugu eta interesa izan dezakeen ororen eskura jarri dugu. Azaroaren 22an Donostiako Tabakalerako Kutxa Fundazioa Plazan eguerdiko 12:00an egingo den ekitaldian Komunikazio publikoan euskararen kudeaketari buruzko hainbat iritzi eta esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu. Eta gida berria publikoki aurkeztuko dugu. HITZARTZEAK: Hizkuntzen kudeaketa erakundeen komunikazioan: garrantzitsua bezain konplexua. Lorea Arakistain (Puntueus Fundazioa) eta Xabier Fernandez (IN komunikazioa) Jendaurrean Erabili praktika komunitatearen ibilbidea: bizipenak eta ikasgaiak. Susana Azpilikueta (Mondragon Unibertsitatea), Helios Del Santo (AEK), Monika Rodrigo (Getxoko Udala) eta Olatz Arrizabalaga (Donostia Zinemaldia) JENDAURREAN.EUS gidaren aurkezpena. Maddi Etxebarria (Elhuyar), Oihan Zubizarreta (Emun) eta Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra) Uste dugunez zure interesekoa izango dela, ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekitaldian parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, laster arte. |
|
Gorde data! | |
|
|
Babesleak:Laguntzailea: |