Skip to main content

Lege Oharra

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.jendaurrean.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

Sozietatearen izena: Soziolinguistika Klusterra Elkartea

IFK: G20843264

Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140

Herria: Andoain (Gipuzkoa)

Telefono-zenbakia: 943 592 556

Helbide elektronikoa: kluster@soziolinguistika.eus

Inskripzio-datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta, AS/G/11250/2004 erregistro-zenbakiaz.

1. Baldintza Orokorrak

www.jendaurrean.eus Soziolinguistika Klusterra Elkartearen jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Soziolinguistika Klusterra, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarren pertsonen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarren pertsonen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Soziolinguistika Klusterrak ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Soziolinguistika Klusterrak espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak eduki ditzake. Soziolinguistika Klusterrak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Soziolinguistika Klusterra ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Soziolinguistika Klusterrak ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Soziolinguistika Klusterrak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Soziolinguistika Klusterrak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Indarraldia eta aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Soziolinguistika Klusterrak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Soziolinguistika Klusterrak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

3. Jurisdikzioa

Soziolinguistika Klusterraren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Soziolinguistika Klusterra eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Soziolinguistika Klusterrak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.