Skip to main content

Pribatutasun Politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
ErantzuleaSoziolinguistika Klusterra Elkartea (IFZ: G20843264)
Helburuak“Jendaurrean Erabili” proiektuari buruzko informazioa ematea eta hedatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea.
LegitimazioaInteresdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Proiektua kudeatzeko datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.) Soziolinguistika Klusterraren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
HartzaileakEz da komunikaziorik aurreikusten
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Martin Ugalde Kultur Parkea, z/g, 20140 Andoain (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: kluster@soziolinguistika.eus edo 943 592 556 telefono zenbakian

Soziolinguistika Klusterraren Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

1. Tratamenduaren Erantzulea

Soziolinguistika Klusterra Elkartea, aurrerantzean “Soziolinguistika Klusterra” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.

IFZ: G20843264

Helbidea: Martin Ugalde Kultur Parkea, z/g

Herria: 20140 Andoain (Gipuzkoa)

Telefono-zenbakia: 943 592 556

Helbide elektronikoa: kluster@soziolinguistika.eus

Inskripzio-datuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusian inskribatuta, AS/G/11250/2004 erregistro-zenbakiaz.

2. Indarrean dagoen legeria

Soziolinguistika Klusterrak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:

  1. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
  2. Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
  3. Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

“Jendaurrean Erabili” proiektuaren webgune ofiziala www.jendaurrean.eus da.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Soziolinguistika Klusterraren webgune ofizial honi, honen sare sozialetako kanal ofizialei eta Soziolinguistika Klusterrak eduki ditzaken aplikazioak “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Soziolinguistika Klusterraren webgune, posta elektroniko, inprimakien bidez, etab. edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Soziolinguistika Klusterraren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

“Jendaurrean Erabili” proiektuari lotuta egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

  1. “Jendaurrean Erabili” proiektuari buruzko informazioa ematea, kudeatzea eta helaraztea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Gure zerbitzuak kudeatzeko datuak tratatzeko beharra (RGPD 6.1.b art.)
  2. Jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
  3. Webgunearen kudeaketa; proiektuari buruzko informazio-komunikazioak bidaltzea.
    Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira.

6. Sekretu eginbeharra

Soziolinguistika Klusterra erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Soziolinguistika Klusterraren la egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.

7. Datu pertsonalak biltzea eta tratamenduaren helburuak

Soziolinguistika Klusterrak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, Soziolinguistika Klusterrak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburuak honako hauek dira:

  • Proiektuarekin lotutako ekimenetan parte hartzaileak

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak antolatutako ekimenetan (lan taldeak, aurkezpenak, hitzaldiak e.a.) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Soziolinguistika Klusterra Elkarteak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako edota eskainitako zerbitzua modu egokian emateko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta Soziolinguistika Klusterra Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko.

  • Interesdunak / Eskatzaileak

Soziolinguistika Klusterra Elkartearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Soziolinguistika Klusterra Elkarteak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako ekarpenak kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Soziolinguistika Klusterra Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Era berean, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira. Interesdunak izena ematean Soziolinguistika Klusterra Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, kasu bakoitzean azaldutako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Soziolinguistika Klusterrak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Soziolinguistika Klusterrak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

8. Adin-txikikoen datuak

Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude berariaz adin-txikikoei zuzenduta. Noizpait hala izanez gero, Soziolinguistika Klusterrak adin-txikikoen gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke hauen datu pertsonalak tratatzeko.

9. Enplegu eskatzaileak (curriculumak)

Soziolinguistika Klusterrak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten dio, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak Soziolinguistika Klusterraren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.

Interesdunaren datuak Soziolinguistika Klusterrak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Datuak Topagunea Taldeko kide diren beste entitateei komunikatuak izan daitezke. Era berean, datuak Topagunea entitateak hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpreseei komunikatuak izan daitezke.

Soziolinguistika Klusterrak curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin epe hori amaituta, datuak suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.

Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Soziolinguistika Klusterrak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Soziolinguistika Klusterrarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Soziolinguistika Klusterraren menpe.

11. Segurtasun Neurriak

Soziolinguistika Klusterrak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Soziolinguistika Klusterraren erantzukizunpekoak.

12. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 592 556 telefono zenbakia edo kluster@soziolinguistika.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

13. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: Soziolinguistika Klusterra, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), edo posta elektroniko honen bitartez: kluster@soziolinguistika.eus.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

14. Indarraldia eta aldaketak

Soziolinguistika Klusterrak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Soziolinguistika Klusterrak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Soziolinguistika Klusterrak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

15. Jurisdikzioa

Soziolinguistika Klusterra eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Soziolinguistika Klusterra eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Soziolinguistika Klusterrak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.