Skip to main content
Hero-bg-img

Publizitatea

Publizitatea gure produktua edo zerbitzua zabaldu eta erakundearen helburuak lortzeko tresna garrantzitsua da. Erakundearen irudiarekin eta alderdi sortzailearekin bat egiten du. Horregatik, hizkuntzaren erabilera publizitatearen eraginkortasuna jokoan dago, bai erakundearen nortasuna adierazteko, bai gure interes-taldeetarako modu eraginkorrean hurbiltzeko.

ikono abstraktu bat

GAKOAK

  • Interes-taldeen eta publikoaren arabera, hizkuntza-estrategia diseinatzea.
  • Kanpo-agentzia batekin eginez gero, hizkuntzen trataera nolakoa izango den hasieratik erabakitzea. 
  • Euskaraz lan egin dezakeen publizitate-agentzia batekin lan egitea. 
  • Euskaraz pentsatu eta sortua izatea (eta ez itzulpena edo egokitzapena). Zuzentasuna ez da nahikoa. Euskarazko sena ere behar da.
  • Kontuan izatea egoera soziolinguistikoa: eskualdea, herrialdea…, euskarazko edukiak sartzeko (proportzioa).
  • Euskarazko hedabideetan euskarazko iragarkiak jartzea (ele bietan baino hobeto).
  • Euskaldunek gaztelaniazko medioak kontsumitzen dituzte gehiago. Gaztelaniazko medioetan posible da euskaraz ere iragartzea.
  • Mezu desegokiak kontrako efektua ere egin dezake, eta batzuk haserrarazi; euskaldunarentzat iraingarria edo mespretxua da euskara horrela erabiltzea.
  • Kontuz estereotipoekin: euskara ez da beti baserria, paisaia, txistua eta kaikua…

ERREFERENTZIAK

KANPO ERREFERENTZIAK
bideoaMarkagintzatik publizitate elebidunera – Estitxu Garai
Euskara publizitate elebidunean: iragarkiak sortu eta itzultzeko prozedura – Estitxu Garai
bideoaTribuaren Berbak: publizitatea eta euskara