Skip to main content
irizpideak-bg

Formakuntza

Jendaurrean euskaraz aritzerakoan arreta berezia jarriko diogu kanpo komunikazioan eta kanpo harremanetan ardura jakinak dituzten eta eremu horretan lan egiten duten erakundeko ordezkari eta kideen euskara maila eta prestakuntzari. Horretarako, euskara maila hobetzeko eta hizkuntza gaitasunak indartzeko formazio plana diseinatuko dugu, formazio helburuak ezarriz eta beharrezko baliabide humano zein ekonomikoak bideratuta.

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Hizkuntza trebakuntzari dagokionez, komeni da bereiztea ohiko euskara formazioa (euskara eskolak, mintza saioak) eta berariazko prestakuntza teknikoa. Izan ere, batzuetan euskara maila hobetzea edota euskararen ulermena bermatzea izango da helburua baliabide eta metodologia jakinen bidez (akten laburpen exekutiboa, itzulpen tresnak eskura jarri eta horiek erabiltzeko formazioa…). Beste batzuetan, trebetasun tekniko zehatzak landuko dira, hala nola: bozeramaleentzako formazioa, jendaurreko komunikazioa eta oratoria, jariotasuna lantzeko saioak, euskaraz jarduteko ahalduntze saioak, hizkuntza ohiturak eraldatzeko metodologiak… Bestalde, bestelako arloetako formakuntza eskaintzan ere hizkuntzari lotutako edukiak txertatzea komeni da (adibidez, arlo komertzialeko langileen formazioan hizkuntzaren aldagaia kontuan hartzea). 

Gaur egun formazio arloan askotariko metodologia eta formatuak daude eskuragarri: aurrez aurreko saioak, online formatukoak, bakarkako zein taldekako formatuak, autoikaskuntzakoak, mintegiak, tailerrak, etab. 

GAKOAK

  • Hizkuntza gaitasunen trebakuntza formazio planean txertatu: hizkuntza gaitasunen diagnostikoa eta formazio beharren identifikazioa eta planifikazioa egin: zein behar dute erakunde/enpresako ordezkariek? Bozeramaleek?
  • Euskara ezagutu eta hobetzeko baliabideak jarri eta erraztu: sustapen lana egin, ekonomikoki baliabideak erraztu (finantzaketa eta ko-finantzaketa aukerak aztertu), diru-laguntza publikoen bidea aztertu, denboraren aitortza negoziatu (lan orduetako formazio orduak)… 
  • Ezagutza datuen kudeaketa eta jarraipena egin: langileen euskara maila egiaztatu eta jaso (abiapuntuko egoera) eta formakuntzaren bidez izandako garapena jaso.          
  • Erakundetu: kanpo hornitzaileen laguntzarekin batera (eskola/saioen kudeaketarako, formakuntza planen jarraipenerako, etab),  garrantzitsua da enpresa/erakundearen giza baliabide edo pertsonetako arloak zuzeneko parte hartzea izatea eta ahal dela gaiaren kudeaketa zuzena egitea, enpresa/erakundearen gainerako formazio planarekin batera.   

ERREFERENTZIAK

KASU PRAKTIKOAK
listaEuskara ikasteko baliabideen ataria (HPS)
listaIkastaro eskaintza (UEU)
GOMENDIOAK
bideoaBozeramaileen funtzioa komunikatzea da – Idoia Camacho
bideoaEledunak trebatzen – Eli Azpiroz eta Idoia Goñi (Ilazki euskaltegia)
Enpresa komunikazioa profesionalen ikuspegitik
Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak
Jendaurrean hizlari (Joxerra Gartzia)
listaNola gainditu jendaurrean hitz egiteko beldurra eta hizlari ona izatea