Skip to main content
irizpideak-bg

Jarraipena eta ebaluazioa

Kudeaketa sistema orokorrago baten parte da hizkuntza kudeaketa. Hala, euskararen presentzia eta erabilera neurtu eta bilakaerari jarraipena egiteko adierazle sistema bat izatea lagungarria izango da.

Adierazle horiek askotarikoak izan daitezke, ezarritako helburuak lortzeko neurgarriak eta lorgarriak izango direnak: jendaurreko euskarazko ekitaldi kopurua, euskarazko argitalpen kopurua, euskarazko publizitatea, sare sozialetarako hizkuntza erabilera, langileen euskara ezagutza maila, euskara ikasleen kopurua eta bilakaera edota kontratazioa eta hizkuntza eskakizunen betetze-maila.

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Horrekin batera, kudeaketarako baliabide egokiak martxan jarriko dira organo eta arduradunen bidez, adierazleei jarraipena egiteko: kudeaketa plana, plan estrategikoa, adierazle panela… Hala, hizkuntza kudeaketarako proposatu diren irizpideen betetze-maila neurtu eta ebaluatuko da eta hutsuneen edo hobetzekoen kasuan neurri zuzentzaileak proposatuko dira. Jarraipena lagungarria izango zaigu, hizkuntza kudeatu beharreko eremu berriak eta oraindik arautu gabeak identifikatzeko.

GAKOAK

  • Jarraipenerako adierazleak identifikatu eta adierazle sistema osatu.
  • Jarraipenerako kudeaketa tresnak martxan jarri (kudeaketa plana eta plan estrategikoa, adierazle panela, organoetako jarraipena…).
  • Adierazleen egoerari jarraipena egin eta proposatutako ekintzak ebaluatu, ondoren neurri zuzentzaileak eta hobekuntzak proposatzeko.

EGITEKOEN ZERRENDA

PDCA (Plan, Do, Check, Act) erakundeen etengabeko hobekuntza eta kalitaterako metodologia da. Kalitatearen kudeaketak PDCA zikloa erabiltzen du planifikazio estrategiak modu egokian bideratzeko, horretarako inguruneko alderdiak baloratuz (Check) eta gero ingurunean jarduteko (Act), planifikaziora bueltatzeko beste behin, ingurunea aldatzeko mugimenduak eginez.

Pauso hauetan laburbiltzen da:

  • Plan edo planifikatu: helburuak ezarri eta helburu horietarako politika eta programak zehaztu;
  • Do edo egin: ezarritako politika eta programei ekin;
  • Check edo egiaztatu: emaitzak jaso eta helburuak bete diren aztertu;

Act edo zuzendu: helburu eta emaitzen arteko diferentzien kasuak aztertu edo beharrezko erabakiak hartu eta zuzenketak egin.

ERREFERENTZIAK

KASU PRAKTIKOAK
Euskalit praktika onak: neurketa eta jarraipena
listaPDCA zikloa