Skip to main content
irizpideak-bg

Euskarazko komunikazio inklusiboa

Gaur egun badakigu hizkuntzaren erabilera ez-sexista egitea, legezko agindua izateaz gain, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko modu bat dela. Izan ere, hizkuntza pentsamendu-tresna bat da eta errealitatea interpretatzeaz gain, sortu ere egiten du. Hizkuntza sozializatzeko tresna izaki, elkarrekin eraikitzen ditugun harremanak baldintzatzen ditugu gure hizketa egintzen bidez. Hizkuntzaren erabilera eraldatuz, sexismoa, arrazismoa, kapazitatismoa edo LGTBI kolektiboen fobia sahiesteko urratsak emango ditugu. Horretaz gain, hizkuntzak ahalmen handia du errealitateak eraldatzeko eta imajinario berri integratzaileagoak, demokratikoagoak eta berdintasunezkoagoak eraikitzeko.

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Gure gizarteetako aldaketak etengabeak dira, eta aniztasuna eta konplexutasuna gurutzatu eta errealitate anitza eraikitzen dute. Aniztasun hori hizkuntzan ere adierazteak gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzen lagunduko digu. Errespetuzko komunikazioak, inklusiboa denak eta baztertzen ez duenak, enpatia sortzen du eta bizikidetzan laguntzen digu.

GAKOAK

  • Hizkera inklusiboa bermatu eta arreta jarri hizkuntzaren erabilera diskriminatzailea ekiditeko. 
  • Irudiak: Idatzizko zein irudi bidezko euskarrietan genero-rol eta -estereotipoak  saihestu eta hizkuntza ez-sexistaren erabilera bermatu, emakumeak izendatuz eta irudikatuz. Era berean, gizarte errealitatearen aniztasuna bere osotasunean irudikatzen duten irudiak erabili: genero aniztasunarekin batera, arraza, gorputz, adin zein aniztasun funtzionala aintzat hartzen duten irudiak erabili. 

ERREFERENTZIAK

KASU PRAKTIKOAK
Emakunde Euskararen Erabilera Ez Sexistarako Gida
Emakunde Publizitate eta komunikazio ez sexista
bideoaEuskara ez-sexista. Amelia Barquinen hitzaldia
Genero ekitatean oinarritutako gida – Alboan
listaKomunikazio barneratzailerako gida – Bartzelonako Udala
Komunikazio berdinzalea – Hernaniko Udala
Kultura eta Hizkuntza Politika saileko hizkuntza inklusiboaren jarraibideak