Skip to main content
Hero-bg-img

Ikus-entzunezkoak

Gero eta gehiago erabiltzen ditugu ikus-entzunezkoak erakundeetan gure jardunaren berri emateko, bai ekitaldi handietan, baita inguru digitalean ere. Hizkuntzaren edukiari dagokionez, ikus-entzunezkoak ahozkotasunarekin oso lotuta daude; beraz, ezinbestekoa izango da hizkuntzen erabilera antolatzea.

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Era askotako ikus-entzunezkoak sortzen dira erakundeetan:

  • Bideo laburrak sare sozialetan zabaltzeko.
  • Bideo korporatiboak, ekitaldietarako, webgunea elikatzeko, barne-erabilerako.
  • Tutorialak eta antzekoak barne erabilera, bezero edo bestelakoentzat.
  • Batzar eta hitzaldien grabazioak eta zabalkundea.
  • Bideo laburrak eta dokumentalak telebistetan emititzeko.
  • Telebistei eta idatzizko webguneei bideoak eskaintzeko.

GAKOAK

  • Interes-taldeak identifikatu eta horiekin erabiltzeko irizpideak zehaztu: euskaldunekin, publiko zabalarekin, hartzailea nor den ez dakigunean…
  • Ahotsa eta azpitutuluekin jokatu hizkuntza bat baino gehiago erabiltzeko. Eman beti euskarazko azpitituluetarako aukera. 
  • Bi hizkuntzak erabiliz gero, lehenengo euskaraz erakutsi eta, ondoren, gaztelaniaz. 
  • Euskaldunek euskaraz egitea garrantzitsua da, bisibilizatu egin behar dira. Hortaz, komeni da euskarazko ahotsa nagusitzea eta beharrezkoa bada, beste hizkuntzetara azpititulatzea.
  • Kontuak izan, infografia animatuek, sarri, testuak izaten dituztela. Horiek ere egokitu egingo dira.

ERREFERENTZIAK

GOMENDIOAK
Transmedia Komunikazio Estrategiak: gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak
TEKNOLOGIA
listaAzpitituluak automatikoki egiteko (Aditu)
listaAzpitituluak automatikoki egiteko (Trebe)
ADIBIDEAK
bideoaAzpitituluak – (Eredua) INDEUS elkarrizketak
Euskalit praktika onak: Mondragon Korporazioa