Gero eta gehiago erabiltzen ditugu ikus-entzunezkoak erakundeetan gure jardunaren berri emateko, bai ekitaldi handietan, baita inguru digitalean ere. Hizkuntzaren edukiari dagokionez, ikus-entzunezkoak ahozkotasunarekin oso lotuta daude; beraz, ezinbestekoa izango da hizkuntzen erabilera antolatzea.
Era askotako ikus-entzunezkoak sortzen dira erakundeetan:
- Bideo laburrak sare sozialetan zabaltzeko.
- Bideo korporatiboak, ekitaldietarako, webgunea elikatzeko, barne-erabilerako.
- Tutorialak eta antzekoak barne erabilera, bezero edo bestelakoentzat.
- Batzar eta hitzaldien grabazioak eta zabalkundea.
- Bideo laburrak eta dokumentalak telebistetan emititzeko.
- Telebistei eta idatzizko webguneei bideoak eskaintzeko.
GAKOAK
- Interes-taldeak identifikatu eta horiekin erabiltzeko irizpideak zehaztu: euskaldunekin, publiko zabalarekin, hartzailea nor den ez dakigunean…
- Ahotsa eta azpitutuluekin jokatu hizkuntza bat baino gehiago erabiltzeko. Eman beti euskarazko azpitituluetarako aukera.
- Bi hizkuntzak erabiliz gero, lehenengo euskaraz erakutsi eta, ondoren, gaztelaniaz.
- Euskaldunek euskaraz egitea garrantzitsua da, bisibilizatu egin behar dira. Hortaz, komeni da euskarazko ahotsa nagusitzea eta beharrezkoa bada, beste hizkuntzetara azpititulatzea.
- Kontuak izan, infografia animatuek, sarri, testuak izaten dituztela. Horiek ere egokitu egingo dira.