Skip to main content
Hero-bg-img

Webguneak

Webguneak edo web-orriak dira enpresa edo erakunde baten presentzia Sarean osatzeko eta sendotzeko oinarriak. Izan ere, webgunearen bidez, enpresek edo erakundeek euren marka-irudia erakuts dezakete, informazioa eman euren buruari, produktuei edo zerbitzuei buruz eta lotura zuzena ezarri erabiltzaileekin.

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Gure mezua zabaldu nahi dugunean, garrantzitsua da erabiltzaileen hizkuntzara eta hizkerara egokitzea. Izan ere, guztiok hartzen dugu hobeto mezua gure hizkuntzan bada. Horretarako, ezinbestekoa izango da gure interes-taldeak identifikatzea eta haiei egokitutako hizkuntza-irizpideak ezartzea.

GAKOAK

ALDERDI TEKNIKOAK:

  • Webgune eleanitza diseinatu hasieratik.
  • Hizkuntzen hurrenkera zein izango den erabaki edo zer hizkuntza lehenetsiko den eta nola.
  • .eus domeinua erabili eta bultzatu.
  • Oinarrizko SEO teknikoa egin.
  • Webgunearen generikoa euskarazkoa ezarri: www.gida.eus/fr edo www.gida.eus/es izatea.
  • URLak euskaraz idatzi.
  • Dokumentu eta pdf-en tituluak euskaraz idatzi.
  • Wegunea konfiguratu euskarazko bertsioa agertzeko lehenengo.
  • Harremanetarako helbide elektronikorik sortuz gero, ahal baldin bada, euskarazkoa lehenetsi eta erabili, batez ere alde handirik ez baldin badago: marketina@, formazioa@, gestioa@…; aldea egonez gero, sortu helbide desberdinak hizkuntza bakoitzerako, baina elkarri lotuta: datuenbabesa@-protecciondatos@, salmenta@-ventas@…

EDUKIAK:

  • Bermatu erabiltzaileak aukeratutako hizkuntzan ibilbide osoa euskaraz egingo duela (estekak, orri batetik batera pasatzea, dokumentuak, etab.).
  • Testuak hainbat hizkuntzatan argitaratzeko orduan, aztertu itzultzaile automatikoa erabiltzeko aukera. Horrela eginez gero, adierazi itzulpen automatikoa erabili dela. 
  • Eguneratu/argitaratu webguneko eduki guztiak aldi berean.
  • Testuen hizkuntza-kalitatea bermatu.
  • Harremanatarako telefonoa edo bestelako bideren bat  jarriz gero, bermatu euskaraz emango zaiola arreta bezeroari.
  • Webguneko testua irakurtzeko Text-To-Speech teknologia (TTS) erabili.
  • Bilatzaile eleaniztuna integratu.
  • Webgune osoan koherentzia mantendu hizkuntzen erabilerari dagokionez.

ERREFERENTZIAK

GOMENDIOAK
Euskalit: Webguneetan idazteko gomendioak
listaNork esan zuen “SEO”? Euskarazko edukiak nahi ditugu, goazen!
bideoaErakundeen estrategia digitala eta hizkuntzen kudeaketa – Iñigo Arandia
TEKNOLOGIA
listaWebguneetarako barra irakurleak (Elhuyar)
listapuntu.eus
ADIBIDEAK
Euskalit praktika onak: Orioko Udala
listaWebgunerako bilatzaile eleaniztuna