Skip to main content

JENDAURREAN ERABILI
PROIEKTUA EZAGUTU

Jendaurrean Erabili proiektuan jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak lantzen dira. Proiektua 2015an martxan jarritako Praktika Komunitatearen inguruan artikulatu da. Izaera eta alor desberdinetako erakunde sozial, pribatu eta publikoak biltzen dira, euskarazko komunikazioaren inguruko esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko gune aktiboa den Praktika Komunitatean.

Prestakuntza saioak jaso dituzte proiektuko partaideek komunikazio publikoaren esparruko denetariko gaien inguruan; testuinguru informaletan, informazioa trukatu dute; elkar eragiten diote solasaldiotan jakintza eta lan esperientzia partekatuz, eta, elkar eragitearen eragitez ikaskuntza prozesu bat mamitzen da. Parte hartzaileen jakintza garatuz doa euren solas-trukeen bidez. Garapen horretan oinarritu zuen Wengerrek Praktika Komunitateen Teoria.

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Soziolinguistika Klusterreko kidez osatutako ikerketa-talde batek izan du Praktika Komunitatea koordinatu eta elikatzeko ardura. Era berean, ikerketa-taldeak Praktika Komunitatearen jardueratik ikasgai eta ondorio orokorrak ateratzeko ikerketa-ildoak gauzatzen ditu.

HELBURUAK

Honela definitu zen hasieran proiektuaren helburua eta ordutik amaierara eutsi zaio norabide nagusi bezala:

“proiektu honen helburua, jendaurreko komunikazioan euskararen erabilera erraztu, sustatu edo eraginkorrago egiteko nahia duten erakunde eta eragileei laguntzeko eta jardun hura errazteko bitarteko eta bideak erraztea eta antolatzea da. Horretarako, erakunde publiko eta pribatuen artean elkarlana ahalbidetuko du proiektuak. Honako elkarlana, erakunde guztien artean osatuko den praktika komunitate baten bidez burutuko da, zeina esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko gune aktiboa izango den.”

jendaurrean
jendaurrean
jendaurrean
jendaurrean
jendaurrean
erabili
erabili
erabili
erabili
erabili

LAN-MOLDEA

Esperientzia eta ezagutzen elkartrukea

Urtean 4-5 aldiz saio presentzialetan elkar topatu izan dira Praktika Komunitateko erakundeen ordezkariak. Gehienak erakunde horietan komunikazio arloko ardurak dituzten pertsonak dira, baina badaude euskara teknikariak edo euskara arduradunak ere. Saioen ohiko formatua ostiral goizetan 3 orduko iraupena duena izan da; eta Hego Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan egin izan dira.

Saio hauetan ardaztu da urtez urteko jarduna. Batetik, komunikazio publikoari eta eremu horretan hizkuntzak kudeatzeari lotutako gaietan formakuntza eskaini da. Hizlariak gonbidatu izan dira formakuntza-hitzaldiak emateko edo esperientzia zein proiektu zehatzen gaineko informazioa aurkezteko. Hitzaldi eta aurkezpen hauek oinarri funtzioa jokatu dute, segidan Praktika Komunitateko kideek eztabaidatzeko edo talde-ariketa parte hartzaileetan beren kasuetara hurbiltzeko. Bestetik, saio presentzialetan proiektuaren norabidea adosten, jarraipena egiten eta zuzentzen aritu da Praktika Komunitatea. Intereseko gaiak identifikatu dira, ikerketa-ildoak elikatu dira, bestelako ekintzak diseinatu dira…

Saioez gain, ibilbide honen aldi desberdinetan, bestelako dinamikak sustatu dira erakundeen arteko esperientzia trukea bideratzeko. Erakunde bakoitzak beste batera bisita egitea eta honen komunikazio lana bertatik bertara ezagutzea izan da horietako bat. Erakunde bisitariak Praktika Komunitatearekin partekatu du bisitan ikusi eta ikasitakoa ondoren. Beste dinamika bat izan da erakunde bakoitzak bere “urteko erronka” finkatzea. Komunikazio publikoan hizkuntzak hobeto kudeatzeko edo euskarari toki handiagoa eskaintzeko aurrerapauso bat emateko konpromisoa hartu izan du. Bakoitzak bere egoeratik eta bere aukeratatik abiatuta, urtean lortu nahi duena besteen aurrean kontatu izan du.

Ikerketaren ibilbidea

Praktika Komunitateak bere jarduera aurrera eramatearekin paraleloan, jardun horrekiko bi norabideko harremanean, ikerketa taldeak hainbat ikerketa-lan garatu ditu urteotan. Alde batetik, ikerketa taldean erakundeen arteko harremanak erraztu ditu, bideratu ditu eta formakuntzaz hornitu ditu. Beste aldetik, erakundeen esperientziek, iritziek eta prozesuek ikerketa-taldearen azterketagai izan dira.

Lau izan dira urteotan proiektu honen babespean aurrera eramandako ikerketak:

  • 2015etik 2017ra Praktika Komunitatearen metodologia hizkuntza gutxitu baten biziberritzearen testuinguruan baliatzearen esperientzia bera ikertu zen. Erakundeen narrazioak bildu ziren, besteak beste, eta jasotako iritzi eta bizipenak euren barrura begirako hausnarketak izateaz gain, guztien esperientziak antolatu eta partekatzeko ere baliagarriak izan ziren.
  • 2018 eta 2019 artean, erakundeen eta hedabideen arteko praktika linguistikoak eta harremanak ikertu ziren. Hego Euskal Herriko testuinguruan hedabideen eta komunikazio publikoan diharduten erakundeen arteko ohiko jarduteko moduetan, hizkuntzak erabili eta kudeatzeko duten moduetan eta elkarrekiko baldintzapenean sakondu zen.
  • 2020ko martxoan agertu zen COVID-19aren pandemia Euskal Herrian. Hilabete batzuk beranduago, 2020ko irailean, proiektuaren ikerketa-taldeak gertaerari arretaz eta sakontasunez erreparatzeko proposatu zuen. Larrialdiak eta salbuespenak ezaugarritutako hilabete horietan gertatu zenetik eta gertatzen ari zenetik ikasgaiak ateratzeko aukera identifikatu zen. Praktika Komunitatea osatzen duten erakundeek euren praktika eta bizipenak partekatzeko prestasuna adierazi zuten. COVID19aren pandemiak erakundeen komunikazioan izandako eraginean jarri zuen arreta, beraz, 2020 eta 2021ean garatutako ikerketak.
  • 2022ko irailetik aurrera, Jendaurrean Erabili proiektuaren ibilbideari begiratzea, egindakoa ebaluatzea eta ebaluazio horretatik praktika komunitatetik haragoko pertsona eta eragilerentzat interesgarriak izan daitezkeen ikasgaiak sortzeko ahalegina egin zen.
DENBORA LERROA
2015
ANTOLAKETA

Proiektua definizioa. Talde nuklearraren osaketa (8 erakunde)

FORMAZIO SAIOAK

Komunikazio-estrategiak (Beatriz Zabalondo)

2016
ANTOLAKETA

Proiektuaren aurkezpena. Erakundeei gonbidapena. Webgunearen sorrera.

IKERKETA

LEHENGO IKERKETA: Praktika komunitatea hizkuntza gutxituan ere komunikatzen duten erakundeen testuinguruan

FORMAZIO SAIOAK
  • Onargarritasun soziala (Eduardo Apodaka)

  • Komunikazio-praktiken berrikuntza (Patxi Azpillaga eta Jordi Morales)

ZABALPEN AKADEMIKOA

Hitzaldia: Digitaro

2017
ANTOLAKETA

27 erakunde Praktika Komunitatean. Gipuzkoa Berdinago proiektuaren sorrera.

IKERKETA

LEHENGO IKERKETA: Praktika komunitatea hizkuntza gutxituan ere komunikatzen duten erakundeen testuinguruan

FORMAZIO SAIOAK
  • eusLiderrak (Mikel Urdangarin)

  • Sare sozialak (Luistxo Fernandez)

ZABALPEN AKADEMIKOA

Artikulua: Bat SL Aldizkaria, 103

2018
IKERKETA

BIGARREN IKERKETA: Hedabide eta erakundeen arteko harremanak eta praktika linguistikoak

FORMAZIO SAIOAK
  • Esperientzia konplexu bat (Xabier Paya)

  • Hizkuntza-aktibazioa (Amaia Balda)

  • Eledunen formakuntza (Idoia Goñi eta Eli Azpiroz)

  • Markagintza (Estitxu Garai)

BESTE DINAMIKAK
  • Bisitaldiak (8 bisitaldi, 14 erakunderen artean)

  • Urteko erronkak finkatu eta baloratu

ZABALPEN AKADEMIKOA
  • Kongresuak: Leeuwarden, Vigo Salamanca

  • Hitzaldia: Hizkelan Jardunaldia

  • UDA IKASTAROA (EHU-Bilbo)

2019
IKERKETA

BIGARREN IKERKETA: Hedabide eta erakundeen arteko harremanak eta praktika linguistikoak

FORMAZIO SAIOAK
  • E5 proiektua (J. Inazio Marko)

  • Hedabideen mapa (Josu Amezaga)

  • EITB (Kike Amonarriz)

  • Nazio markagintza (Naroa Jauregizuria)

  • Euskaraldia 2020 (Rita Aldabaldetreku)

BESTE DINAMIKAK
  • Bisitaldiak (5 bisitaldi, 12 erakunderen artean)

  • Urteko erronkak finkatu + baloratu

ZABALPEN AKADEMIKOA

Kongresua: Sharing Society, Bilbo

2020
IKERKETA

HIRUGARREN IKERKETA: COVID19aren pandemiaren eraginak erakundeen komunikazio publikoan

FORMAZIO SAIOAK
  • Euskara eta komunikazio-instituzionala (Pilar Kaltzada)

  • Eledunentzat gakoak (Idoia Camacho)

ZABALPEN AKADEMIKOA

Artikuluak: Treballs Sociolinguistica Catalana, Bat SL Aldizkaria, Desplazamiento lingüístico y revitalización (liburua)

2021
IKERKETA

HIRUGARREN IKERKETA: COVID19aren pandemiaren eraginak erakundeen komunikazio publikoan

FORMAZIO SAIOAK
  • Adimen artifiziala (Elhuyar)

  • Euskararen marka (Nik ikerketa-taldea)

  • Arrakala digitalak (Lorea Arakistain)

ZABALPEN AKADEMIKOA
  • Kongresua: International Conference on Minority Languages (ICML)

  • Artikulua: Bat SL aldizkaria

2022
ANTOLAKETA

Ikerketa taldearen berritzea

IKERKETA
LAUGARREN IKERKETA: 2015-2022 ibilbidearen sistematizazioa eta ebaluazio sortzailea

ZABALPEN AKADEMIKOA

Artikulua: Mediatika

2023
ANTOLAKETA

Gida sortzeko lantaldea eratu

IKERKETA

LAUGARREN IKERKETA: 2015-2022 ibilbidearen sistematizazioa eta ebaluazio sortzailea

FORMAZIO SAIOAK
  • Donostia Zinemaldia (Olatz Arrizabalaga)

  • Lehendakaritza (Asier Aranberri)

  • Eika (Iñigo Arrieta)

2024
ANTOLAKETA

GIDA sortu

IKERKETA

LAUGARREN IKERKETA: 2015-2022 ibilbidearen sistematizazioa eta ebaluazio sortzailea

FORMAZIO SAIOAK
  • Estrategia digitala (Iñigo Arandia)

  • Lidergo eraldatzailea eta genero ikuspegia (Jordina Arnau)

ESKEMA LOGIKO OROKORRA

2022-23 bitartean Jendaurrean Erabili proiektuaren laugarren fasea praktika-komunitatearen esperientziaren berrikusketan eta ebaluazio proiektiboan fokalizatu zen, helburu orokor batekin: esperientziaren ibilbidearen jasotze sistematizatua osatzea eta ebaluazio sortzailea bideratzea, sistematizazioaren metodologia aplikatuz eta ebaluazio errealistaren ikuspegia txertatuz.

Programa bat beti gizarte testuinguru zehatz batean txertatua agertzen da; harreman sistema, egitura eta egiteko molde berezkoak dituen eta aldakorra den testuinguruan, eta, zentzu horretan, programa ere sistema ireki (eta neurri batean menpeko) gisa agertzen da testuinguruaren ezaugarrien eta aurreikusi gabeko gertaeren aurrean (Pawson 2006, Tarabini eta Curran 2013). Testuinguruaren eraginaren perspektiba honetatik begiratuta, eta ebaluazio errealistaren enfokeari jarraiki, programa batek zentzua hartzen du Testuinguru-Mekanismo-Efektu eskema baten baitan, hau da testuinguru jakin batean esku-hartze batek hainbat mekanismo aktibatuko ditu eta horiek nolabaiteko efektuak sortaraziko dituzte (Pawson eta Tilley 1997, Robert eta Ridde 2013).

Kontextuak

4 erakundek Jendaurrean Erabili proiektuan izandako ibilbdea sakon aztertuta, aktibatu diren mekanismoak eta hauek eragin dituzten efektuak identifikatu ziren. Honela, mekanismo horiek erakunde testuinguru horietan zein logikatan funtzionatzen zuten definitu zen kasu bakoitzean; erakunde bakoitzaren baldintzetan Jendaurrean Erabili proiektuko inputek beste hainbat elementurekin zuten elkarrekintza ulertzeko eta aldaketak nondik nora gertatzen ziren irudikatzeko saiakera zen.

Lau erakunde horien barne-logikak erkatuz eta praktika komunitateko erakunde guztien erakusgarri izan zitezkeelakoan, logika komun bat identifikatzeko eta irudikatzeko saiakera egin zen.

Eskema Logiko Orokorra

EMAITZAK

Txostenak

Artikuluak

Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Idurre Eskisabel, Pablo Suberbiola (2017) “Jendaurrean Erabili Praktika Komunitatea, euskarazko komunikazio publikoari eraginez” in Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 103

Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Idurre Eskisabel, Jordi Morales-i-Gras i Beatriz Zabalondo (2020) “Promocionant la comunicació pública en èuscar: la comunitat de pràctica «Jendaurrean Erabili»” in Treballs de sociolingüística catalana, 30

Beatriz Zabalondo, Asier Basurto (2020) “Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan” in Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 115

Asier Basurto, Eduardo Apodaka, Irati Agirreazkuenaga, Idurre Eskisabel, Beatriz Zabalondo (2022) “Pandemia y comunicación en las organizaciones: crisis, adaptación y nuevas tácticas” in Mediatika, 19

Asier Basurto and Eduardo Apodaka (2019) “Sharing Expertise on Boosting the Use of Basque Language in Public Communication” in Sharing Society International Conference (Bilbao, 2019)

Beatriz Zabalondo (2020) “Comunicación pública en euskera: un proyecto de revitalización” in Desplazamiento lingüístico y revitalización: reflexiones y metodologías emergentes

Asier Basurto, Eduardo Apodaka, Irati Agirreazkuenaga, Idurre Eskisabel, Beatriz Zabalondo (2021) “Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan” in Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 121

Hitzaldiak eta aurkezpenak

Irakurri Baliabideak eta tresnak ataleko Jendaurrean Erabili proiektuak sortu dituen edukiak.

PARTE HARTZAILEAK

Proiektua erakunde sustatzaileak izan dira:

Soziolinguistika Klusterra
Euskal Herriko Unibertsitatea

Proiektuaren aro eta aldi desberdinetan ikerketa-taldeko kide izan dira: Irati Agirreazkuenaga (UPV/EHU), Uxoa Anduaga (Soziolinguistika Klusterra), Eduardo Apodaka (UPV/EHU), Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra), Kontxesi Berrio-Otxoa (UPV/EHU), Idurre Eskisabel (UPV/EHU), Inazio Marko (UPV/EHU), Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) eta Beatriz Zabalondo (UPV/EHU).

Proiektuaren aro eta aldi desberdinetan Praktika Komunitateko kide izan dira:

Proiektuaren babesleak izan dira:

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza