Skip to main content
Hero-bg-img

Produktuak/zerbitzuak

Produktu eta zerbitzuak eskaintzerakoan, erabiltzaileen hizkuntza-hautua aintzat hartuko dugu. Produktuei dagokionez, bertan ageri diren hizkuntza-elementuetan hizkuntza bakoitzaren oreka zein izango den aztertuko dugu, erabiltzaileen profilaren arabera. Esaterako: etiketak, izena, eskuliburuak, jarraibideak, bermeak, etab. Alor honi dagokionez indarrean dagoen legerira ere egokituko gara (Erabiltzaile eta kontsumitzaileen alorreko legeria, hain zuzen ere).

ikono abstraktu bat
ikono abstraktu bat

Bestalde, zerbitzuen prestazioan ere hizkuntzak pisu handia izango du: zerbitzuen tarifak, katalogoak edota produktu/zerbitzuen sustapen materiala, eskaintzak, idatzizko dokumentuak, salmenta osteko zerbitzua, bilerak, telefono bidezkoa, etab.

Era berean,  gogobetetze-inkestak egiten ditugunean, hizkuntzen erabileraren gaineko galderak eginez gero, asetasun-maila zein den neurtu ahal izango dugu.

GAKOAK

  • Erabiltzaileen eta hartzaileen hizkuntza-profila aintzat hartu: merkatu-azterketak egin, ingurune soziolinguistikoa aintzat hartu, etab. .
  • Gure markarekin koherentea den hizkuntza-irizpideak ezarri. Izena edo antzekoak euskaraz jarri arren bestelako harreman / dokumentuetan ez bada euskara agertzen, markaren kontra egingo du. Ikusi markagintzaren atala
  • Hizkuntzen gogobetetzeari segimendua egitea aukera ona izan daiteke, bezero eta erabiltzaileek dituzten espektatibak eta iritziak jaso ahal izateko. 
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruz legeak dioena aztertu (ikus Legearen VIII atala).

ERREFERENTZIAK

KONTSULTARAKO
lista4/2023 LEGEA, apirilaren 27koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuarena
listaKontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko Dekretua
ADIBIDEAK
Euskalit praktika onak: produktu eta zerbitzuak
listaKanpo-komunikazioa eta Irudia – Bai Euskarari