Sare sozialak eta kanal digitalak dira erabiltzaileekin harreman birtuala izateko kanal garrantzitsuenetakoa. Azken urteetan gero eta gehiago ari dira sortzen sare sozial eta plataforma digital berriak. Hortaz, erreminta, tresna eta app berriak sortu ahala, erabiltzailearekin dugun harremana zein den jakin eta tresnaren ezaugarrien arabera hizkuntzak modu batean edo bestean erabiliko ditugu. Betiere, erabiltzailearen hizkuntza-aukera bermatzeko bidea izan daiteke erakundearentzat onuragarriena.
GAKOAK
SARE SOZIALAK:
- Sare sozialaren arabera, kanal bakarra edo gehiago sor daitezke. Kanal bakarrak kudeaketa erraztu egiten du. Kontuan hartu, X eta Facebook moduko sareetan, azken igotakoa ikusiko dela lehenengo, eta, beraz, horri emango zaiola lehentasuna..
- Kanal bakarra dagoen kasuetarako aukerak: argazki ezberdina erabili hizkuntzak bisualki ezberdintzeko; testua laburra bada, post berean zabaldu erabilitako hizkuntzak.
- Erabiltzaileari bere hizkuntzan erantzun sare sozialetan.
- Lehen hitza euskaraz: Txatbot eta halakoak diseinatzerako orduan kontuan izan.
- Testuak hainbat hizkuntzatan argitaratzeko orduan, aztertu itzultzaile automatikoa erabiltzeko aukera.
- Komeni da edukiak aldi berean eguneratzea/argitaratzea hizkuntza guztietan.
- Adi ibili beste kontu batzuetatik birbidaltzen diren mezu eta edukiekin; alegia, jatorrizko mezuaren hizkuntza kontuan hartu. Hizkuntzen arteko oreka zaindu / aintzat hartu.
- Argazkirik edo irudirik erabiliz gero, erreparatu ea hizkuntza-konturik badagoen; alferrik ariko gara testua euskaraz jartzen, irudi nagusiko testua gaztelaniaz baldin badago.
KANAL DIGITALAK:
- Hartzaileei bere hizkuntza-hautua bermatzeko, erabiltzailearen hizkuntza-aukera jaso eta datu-basea hizkuntzaren arabera antolatu.
- Mezuak eta edukiak hizkuntza batean edo gehiagotan bidaliz gero, titulu edo atal batzuk euskaraz bakarrik jar daitezke.
- Hizkuntza bakoitzean hizkuntza ezberdinak zabaltzerakoan, euskarazko atalak ez mugatu euskarari edo kulturari buruzko berrietara.
- Telegramen aukera dago mezuak hizkuntza bakarrean idatzi eta automatikoki itzultzeko, tresna espezifikoen bidez.